UDAk barik Hernanik hartu du lidertza

Julen Iriondo 2009ko otsailaren 22a

Asteburuan ez da izan Preferente mailako liga jardunaldirik. Dena dela, bere garaian zikloiagatik atzeratutako partiduak jokatu dira. Aretxabaletak lidertza eskuratzeko modua zuen Pasaian irabazi ezkero, baina galdu egin zuen. Hernanik ere bazuen atzeratutako partidua; hernaniarrek irabazi egin zuten eta eurek kendu zioten lidertza Aloña Mendiri.

Gehiagorako merituak egin arren punturik gabe itzuli zen Aretxabaleta Pasaiatik. Lehenengo zatia husna amaitu zen, eta bigarrena hastearekin iritsi zen etxekoen lehenengo gola, korner batean. Laster berdindu zuten aretxabaletarrek, Haritz Igartuaren bitartez.

Garaipenaren bila joan ziren orduan Gordobilen mutilak, baina aurkako falta batean lo hartu eta Pasaiak egin zuen bigarrena. Berdintzeko bi aukera on izan zituen Aretxabaletak, azken gola ere etxekoek egin zuten, ordea, luzapenean. Aretxabaletak bezala atzeratutako lehia izan du Hernanik asteburuan; irabazi eta bera jarri da lider.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak