UDAk bana berdindu du Retuertoren aurka

Hiru puntuak eskuratzeko aukera paregabea galdu du UDAk gaur, Retuertoren aurkako partiduan. Bizkaitarrak sailkapeneko behealdeko postuetan dira eta UDAk, bost jardunaldi zeramatzaten partidurik irabazteke. Azken minutuetan lortu du Retuertok berdinketaren gola.

Lehen zatia nahiko parekatuta gertatu da. Ez da apenas gol aukerarik izan, bi taldeak elkarren beldur balira moduan. Bi taldeentzat ere garrantzi handiko partidua zen. Jarraipenean, etxekoak argi eta garbi atera DIRA garaipenaren bila. Iker Oruetaren zelairatzea erabakigarria gertatu da. Arrisku handia sortu du Oruetak eskumako hegaletik.

Lehen gol aukera garbia Oinatzek izan du, 60. minutuan. Defentsa atzean utzi, bakar bakarrik geratu da atearen aurrean, baina gehiegi gurutzatu du baloia. Handik bi minutura, Oruetak intentzio handiz jaurti du golera eta Lopez atezainak erantzun ederra eman dio. Imanol Rodriguezek lehen abisua eman du 65. minutuan, urruneko jaurtiketa baten bitartez. Jarraian, Anderren pase bikaina jaso ondoren, 1-0ekoa egin du; atezainari driblin egin eta sarera bidali du baloia. Gol ederra. UDAren momentu onenak ziren eta Orueta 2-0ekoa egiteko zorian izan da, berriro ere atezainarekin topo eginez. Oinatzek ere jokaldi bikain baten ondoren, postera jaurti du 80. minutuan. Eta amaieran, garaipena UDArena zela ematen zuenean, banakoa egin du Ferrerok, 83. minutuan, Iglesiasen barneraldi baten ostean. Zerbait gehiago merezi izan du UDAk gaur.

UDA > Gaizka, Raul, Alain, Iban, Andoni, Haritz, Imanol, Borja  (Julen Eraña, 15. min.), Oinatz, Aitor (Iker, 46.min.) eta Ander (Aitor, 87. min.).

Retuerto > Lopez, Bujan, Garcia (Iglesias, 82. min.), Barandiaran, Serrano, Chamorro, Castresana, Lertxundi, Ferrero, Tocado (Jurado, 36.min.), De la Varga.

Epailea > Berasategi, Tejadas eta Anduaga marrazainen laguntzarekin. Protestatuta izan zen epailearen lana. Etxekoen partetik Haritzek eta Ibanek ikusi zuten txartela, Ibanek bigarrena 88. minutuan. Retuertoko Barandiaran, Serrano eta Lertxundiri ere txartel horia atera zien eta Juradok bigarrena ikusi zuen 86. minutuan.

Bestelakoak > Ohiko ikusleak Ibarran, 400 lagun inguru. Harmailetan, Imanol Idiakez Real B taldeko entrenatzaileak, Aitor Mendibil Realeko kontseilari aretxabaletarrarekin jarraitu zuen partidua, notak hartuz. Bi aste barru, Realak Ibarran jokatuko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.