UDAk 180.000 euroko aurrekontua izango du datorren urtean

Mirian Biteri 2009ko uztailaren 12a

Egubakoitzeko batzarrean azaldu zuten denboraldi berrian iaz baino 30.000 euro gehiago izango dituztela; gaur, hirugarren mailako taldea aurkeztuko dute Ibarran (19:00).

Aurrekontuen gainean jarduteaz gain, joan den egubakoitzean Arkupen egindako batzarrean, kirol elkartearen zuzendaritzan egindako aldaketen berri eman zuten.

Zazpi kide izatetik, hamaika izatera pasa da elkartea. Honako hauek dira kide berriak: Eduardo Altube, presidente moduan; Antonio Rajado, Jesus Mari Martinez eta Jose Ramon Gordoa bokal moduan jardungo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak