Udaberri Jaia ospatuko du bihar Arizmendi ikastolak

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 28a, 11:44
Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneak Udaberri Jaia egingo du bihar, hilak 29. Bosgarren aldiz antolatu dute eta udaberriari ongietorria eginaz herritarrekin batera ondo pasatzea dute helburu.

Irteeratxoa eginda emango diote hasiera ospakizunari; Arkarazora bidean dagoen Iturriondo parkera joango dira aurreko urteetatik lagun duten Kukua gidari hartuta (10:00).
Herriko Plazara joko dute handik (11:30) eta goiz pasa egin: jolasak ume eta gurasoendako; talo tailerra; txosna sagardoa eta taloa dastatzeko eta Aramaioko sagardogile elkartearen erakusketa. Juan Antonio Aretxagak lagunduta 60 kilo sagarrekin zukua egingo dute tolare batean eta gero probatu; gainera, sagardoaren gaineko filma emango dute.


Buruhandi eta trikitilariekin kalejira eginda bazkaltzera joango dira gero Basabeazpi ingurura. Bazkalostean tailerrak (15:00) eta ipuin kontaketa (16:30) izango dituzte umeek eta ospakizuna bukatzeko txokolatea hartuko dute (17:30) Kukua eta Argitxo lagun dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak