Udaberri jaia ospatuko du Arizmendik zapatuan

Maider Arregi 2007ko mar. 22a, 12:09
Ikastolako 200 partaide inguruk hartuko dute parte Udaberri jaian. Ekintza desberdinez betetako eguna antolatu du Arizmendik. Ekintzak goizeko 10:00etan hasiko dira Basabeazpi gunean.

Egun guztiko egitaraua antolatu dute Arizmendi ikastolako guraso, irakasle eta langileek. Jaia Basabeazpi guneko eta Almen guneko familia aretxabaletarrei zuzenduta dago bereziki, baina edonori dago zabalik.

Egitaraua

10:00: irteera egingo da Porrukotxarako basora, bertako ingurunea ezagutu eta  natura zaintzeko baloreak transmititzeko asmoz.

12:00: jolasak izango dira: lokotx
bilketa, animalien bikote jolasa, zaku karrera…

12:30:  artilea nola lantzen den ikusteko aukera izango da, Mitarte Garaiko Bixente Pagoagaren eskutik.

13:00: buruhandiekin kalejira izango da.

13:45: bazkaria: goiz guztian zehar burduntzian erretako 11 bildots
izango dira menuan.

16:00: umeentzako tailerra: aurpegia eta ilea margotu,
marrazkiak egin…

17:00: umeentzako ipuin kontaketa eta era berean, Basabeazpi
guneko barruko jolastokian, Arte Batxilergoko ikasleen eskutik erakustaldia.

17:30: amaituko da eguna, horretaz Argitxo eta Kukua, jaiaren maskota, arduratuko
dira. Txokolate beroa banatuko da eta Basabeazpi guneko txikienetatik hasi eta Almen
guneko batxilergorainoko ikasleez osatutako diaporama botako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak