Udaberri jaia egingo dute bihar Basabeazpin

Mirari Altube Arrese 2008ko apirilaren 18a

Udaberriari ongietorria egiteko antolatutako jaia hirugarrenez egingo du aurten Arizmendi ikastolak. Hainbat ekitaldi izango dituzte, tartean Porrukotxara basora irteera, bazkaria eta jolasak eta tailerrak.

 

Azken hilabeteotan antolakuntza lanetan ibili eta gero –guraso, ikasle eta irakasleak– gertu daukate guztia bihar, apirilak 19, Udaberri jaia ospatzeko. Ohiturari jarraituz bildotsa izango dute bazkaltzeko, eta ia 300 lagun elkartuko dira. Giro bikaina sortuko dute Basabeazpi inguruan, eta Argitxo eta jaialdiko maskota den Kukua izango dituzte lagun umeek.

Hona egitaraua:

  • 09:30ean, Porrukotxara basora irteera.
  • 11:30ean, umeendako eta gurasoendako jolasak.
  • 13:00etan, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
  • 14:00etan, bazkaria (eguraldi onarekin Iralabarri plazan; txarrarekin Basabeazpin).
  • 16:00etan, umeendako tailerrak.
  • 16:30ean, umeendako ipuin kontaketa; gurasoendako, antzerkia eta ikus-entzunezkoa.
  • 17:30ean, jaiari bukaera txokolate beroarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak