Udaberri Jaia egingo du Arizmendik, zapatuan

Mirari Altube Arrese 2009ko api. 23a, 13:29
Laugarren aldiz antolatu du Arizmendi ikastolak Udaberri Jaia Aretxabaletan eta zapatuan, hilak 25, ospatuko dute ikasle, guraso, irakasle eta herritarrek.

Martitzenean aurkeztu zuten jaia Argitxoren laguntzarekin eta irteera, jolasak, ipuin kontaketak, herri bazkaria eta beste hainbat ekitaldi iragarri zituzten.

Hona egitaraua:

- 09:30ean, irteera: Arkarazo auzora bidean dagoen Iturriondo parkea eta inguruak ezagutzera.

- 11:30ean, jolasak Herriko Plazan ume eta helduendako: lokotx batzea, animalien bikote jolasa, koilara jolasa eta zaku lasterketak.

- 12:00etan, talogintza tailerra: taloak zelan egin ikasteko. Talo eta sagardo txosna egongo da.

- 13:00etan, kalejira buruhandi eta trikitilariekin.

- 14:00etan, bazkaria Basabeazpin: burruntzian erretako bildotsa.

- 15:00etan, tailerrak umeendako: aurpegi margotzea, marrazkiak

- 16:30ean, gero ipuin kontaketa umeendako Irune Iribekanposekin; helduek, antzerkia Arizmendiko guraso eta irakasleek osatutako antzerki taldearen eskutik.

- 17:30ean, txokolate beroa hartuta agurra Argitxorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak