UDA galtzen hasi arren, hiru puntuak Aretxabaletan geratu ziren aspaldiko partez

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko abenduaren 2a

Garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo UDAk; "etxean partiduak irabazten hasteko premia geneukan", adierazi zuen amaieran Jon Ander Elgarresta UDAko atezainak.

Partidua gaizki hasi zen etxeko taldearentzat; bosgarren minutuan,  buruz baloia bere atean sartu zuen Gorka Iturbe atzelariak.
Gero, partiduari buelta emateko ahaleginak egin zituzten etxekoek, baina atsedenera markagailuan atzetik iritsi ziren. Bigarren zatian, UDA gehiago izan zen eta jokoak bere ordaina izan zuen goletan; lehenengo gola Iban Espinosak sartu zuen, alderatze baten ondoren. Bigarrena, buruz, David Espinosak sartu zuen. Gol gehiago egiteko aukerak ere izan zituen etxeko taldeak; garrantzitsuena, baina, hiru puntuak eskuratzea izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak