UDA eta Arenas taldeen arteko partidua, bertan behera

Xabier Urtzelai 2010eko otsailaren 13a

Ibarra futbol zelaia izoztuta zegoelako bertan behera geratu da UDAren eta Arenas taldeen 3. mailako norgehiagoka. Bi taldetako ordezkarien artean ika-mika txikia egon da, eta jokalariek izoztutako zelaiaren gainean egin behar izan dituzte berotze ariketak. 16:00etan, epaileak erabaki du partidurik ez jokatzea.

Federazioak astelehenean erabakiko du noiz jokatuko duten norgehiagoka hori. Seguruenik datorren eguaztenean izango da norgehiagoka. Partidua bertan behera geratuta, UDAko jokalariek biharko disfrazerako azken ukituak egiteko aprobetxatu dute arratsaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak