Dagoeneko zabalik dago ikastaro horretan izena emateko epea; urriaren 24ra arte eman daiteke. Interesatuta daudenak Loramendira joan behar dira eta 40 euro ordaindu beharko dituzte.
Kontakatilu antzerki taldekoak arduratuko dira ikastaroa emateaz. Azaroaren 4an, 5ean eta 6an txotxongiloak egiten erakutsiko dute; eta azaroaren 11n, 12an eta 13an panpinak nola erabili behar diren azalduko dute. Eskola guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira, Arkupe kultura etxean.