Hala, suhiltzaileak Bainuetxera joan zirenean ohartu ziren txatartegi kanpoan pilatutako materiala erretzen ari zela eta ke handia sortzeaz gain, eztanda txikiak ere entzuten zirela.
Ordu bat sua itzaltzen
Suhiltzaileek ordubete pasa behar izan zuten sua guztiz itzali artean. Azkenean, baina, ez zen inolako zauriturik izan; eta suak, kanpoan zegoen txatarra, plastikoa eta egurra erre zituen. Are gehiago, ez zen inongo bizilagunik mugitzeko premiarik izan.