Txarapea ibilbidean Bruesa egiten dabilen etxe tasatuen eta libreen lanak bertan behera utzi dituztela zabaldu da herrian uztailetik hona, jabeen egonezina sortuz. Azken egunotan udaletxera galdezka joan diren herritarrak lasaitu gura ditu Inaxio Garro alkateak. Eta Bruesaren arabera, “gehienez ere hi hilabete atzera daitezke obrak”.
Bihar, irailak 3, bilera egingo dute Aretxabaletako Udal ordezkariek eta Bruesakoek obraren nondik norakoak argitzeko, eta gaurtik aurrerako urratsak zeintzuk izango diren ezagutzeko.