Txarapea ibilbidean bukatu barik dauden etxeen jabeek bilera deitu dute

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 21a, 12:58
Deba ibaiaren beste aldean Bruesa eraikuntza enpresa egiten dabilen etxeen lanak geldi daude uztail ingurutik. Lanok udazkenean jarraituko zituztela esan zuten irailean baina mugimendurik ez dagoela ikusita batzarra deitu dute etxe horien jabeek. Bihar, hilak 22, egingo dute Arkupe kultura etxean (19:00).

Etxe horietako jabe batek dio irailaren 1ean jakinarazi zietela Bruesa Construcciones enpresa egoera larrian zegoela: "Gu lasaitzen saiatu ziren, obrei irail bukaeran berriro ekingo zietela esanez". Gero urriaren erdian jarraituko zituztela lanok esan zieten, baina oraindik geldi daude eta jabeak oso kezkatuta: "Guk bete dugu gure zatia: etxebizitzaren zenbatekoaren erdia ordainduta dago. Gainera, obren mugimendu falta pazientziarekin bizi izan dugu, baina informazio ezaren aurrean erantzun beharra daukagu. Horregatik, behar-beharrezkoa da jabeok batzea eta zer egin erabakitzea".

Argibide gehiago gura duenak Ene Eguzkiaren Zain izeneko Facebook-eko taldera jo dezake eta honako blogera: http://eneguzkiarenzain.blogspot.com.

Hartzekodunekin adosten

Bestalde, alkateak egunotan egin du berba Bruesako eraikuntza saileko ordezkari batekin eta jakinarazi dio borondate ona dagoela hartzekodunen, Kutxaren eta Bruesaren artean eta laster izango dela konponduta kontua. Uste baino luzeago jo du adostasuna lortzeko tramiteak, baina hartzekodunek sinatu beharreko zirriborroa eginda daukatela esan diote eta sinatutakoan hasiko dituztela lanok, "seguru asko datorren astean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak