Txapel Txinek emango du Aratusteen berri bihar ilunkeran

Mirari Altube Arrese 2010ko ots. 5a, 12:10
Txapela buruan eta jai giroa aldean duela etorriko da bihar Txapel Txin gurera. Musika, ikuskizuna eta jatekoa eskura izanda iragarriko dizkigu Aratusteak.

Herriko koadrilek eta Kultura Sailak elkarlanean Txapel Txin eguna antolatu dute. Ikuskizuna izango dute umeek Arkupen (17:00) Anne Monna taldearen eskutik: Ino, ino, ino, badator Bonbardino.

Torrada lehiaketara aurkeztutako jakiak jasoko dituzte gero (18:00) epaimahaiko kideek proba ditzaten, eta ondoren (18:30), Tusuri taldeak girotuta, suzko kalejira egingo dute herritarrek Durana eta Mitarte kaleetan. Txapel Txin etorriko da kalejira ostean plazara (19:30) eta Aratusteak iragarriko dizkie aretxabaletar guztiei. Torrada lehiaketako sariak ere orduantxe banatuko dituzte: lehenengoarendako, 100 euro; bigarrenarendako, 50 euro; eta hirugarrenarendako, 30 euro. Eta ospakizuna bukatzeko (20:00), txistorra mokadutxoa eta torradak izango dira jateko, sagardoak lagun eginda.

Herri bazkarirako txartelak

Gaur, hilak 5, da azken eguna Aratuste-domekako herri bazkarirako txartelak erosteko –Arkupen, Kultura teknikarien bulegoan (09:00-13:00)–. Iturrigorri pilotalekuan izango da bazkaria eta 450 bat lagunendako tokia dago. Aurten bi menu zehaztu dituzte: 10 urte arteko umeendakoa, 12 eurotan; eta helduendakoa, 19 eurotan. 

Pailazoa jausgailuan, kartel irabazlea

Durangoko Mikel Aldekoak egindako kartelak iragarriko ditu aurtengo Aratusteak. 18 lan jaso zituzten Kultura Sailean –erdiak aretxabaletarrek eginak– eta ez dute lan samurra izan epaimahaiko kideek: "Kalitate handikoak eta politak zeudelako". Horregatik, aurkeztutako guztiak ikusgai jartzeko asmoa dute.

Aretxabaletako Aratusteak 2010

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak