Txapel Txin eguna urtarrilaren 26an

Mirari Altube Arrese 2008ko urt. 18a, 15:55
Aratusteei ongietorria egiteko asmoarekin Txapel Txin eguna antolatzea erabaki dute hainbat koadrilek urtarrilaren 26an, zapatua. Atxabaltako Karnabalen lagunak izeneko taldean elkartu dira koadrilok, eta Udaleko Kultura sailaren laguntza jaso dute.

Helburu bi izan dituzte urtarrilaren 26ko Txapel Txin eguna antolatzeko: batetik, Aratusteak hurrengo domekan direla jakinaraztea herritarrei, bide batez mozorrotzera animatuaz, eta bestetik, bizitasun handiagoa ematea bai Aratuste-jaiei, bai herriari.


Goiz partea umeendako izango da, eta Kultura Sailak gaztelu puzgarriak jarriko ditu gura beste jolas egiteko. Herriko Plazan egongo dira eguraldi ona eginez gero, eta bestela, Iturrigorri frontoian. Eta 17:00etan, Pirritx eta Porrotxen Eskerrik asko! ikuskizuna izango dute, kirol etxean.
Atxabaltako Karnabalen lagunak, ostera, 18:30erako egin die deialdia herritarrei, kirol etxe aurrean elkartzeko. Txapela ekartzeko eskatu dute, edozein eratako txapela, eta aurpegia margotzeko aukera egongo da. 19:00etan kalejira hasiko dute Benta Zaharreko mutilek alaituta, eta kantuan eta dantzan egingo dute; Txapel Txin kantua asmatu dute hain zuzen egun horretarako. 20:00etan Herriko Plazara iritsiko dira, eta Aratusteetako pregoia egingo dute. Eta 03:00etan tanga txin lasterketa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak