Txapel Txin Chuck Norris bihurtu zen Aratusteak iragartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ots. 8a, 15:21
Txapel Txinek zapatuan iragarri zituen Aratusteak. Giro polita izan zen arratsaldeko lehen ordutik hasita gauera arte, eta pregoian herriko plaza jendez bete zen. Domeka honetarako mozorrotzeko gogoak piztu zituen, behintzat, aretxabaletarren artean.

Txapel Txin Eguna ospatu zuten zapatuan Aretxabaletan. Urtez urte sendotzen doan ospakizun eguna da, herrian hain bereziak diren Aratusteak iragartzeko balio duena. Arratsaldetik iluntzera arte hainbat ekintza egin zituzten. Aurten Chuck Norris bihurtu zen Txapel Txin, eta mehatxu eta heriotzaren begirada artean aretxabaletarrak behartu zituen domekan mozorrotu eta eguna jai giroan igarotzera. Mozorrotzeko grina piztu zuen behintzat aretxabaletarren artean. Txapel Txinen pregoian herriko plazan batu zen jendetza ikusita, aurten ere kolorea, barre algarak eta ondo pasatzeko gogoa izango dira nagusi domekan.

Torrada onena, altunarena
Arratsaldeko lehen orduan, 17:00etan, txikienek Anne Monna taldearen Ino, ino, ino, badator Bonbardino antzezlanaz gozatu zuten, Arkupen.Gero, Tusuri taldeak suzko kalejira eskaini zuen eta horren ostean koadrilek osatutako epaimahaiak torrada onenak saritu zituen. Aurten, iaz bezala, Iker Altunarena izan zen torradarik onena, eta 100 euro poltsikoratu zituen. Bigarren saria Mari Carmen Astigarragarendako izan zen (50 euro) eta hirugarren saria Mari Corralendako (30 euro). Ondoren etorri ziren pregoia, doako sagardoa eta txistorra eta goizaldera arteko parranda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak