Txakurren kakentzat poltsak lorategietan

Mirari Altube Arrese 2009ko urtarrilaren 29a

Txakurren kakak jasotzeko poltsak jarri ditu eskuragai Udalak herriko bost lorategitan. Jendeak erabiliz gero gehiago jar ditzake aurrerago.

Makai enpresako lorazainen iritzia hartu du kontuan Udalak zein lorategitan jarri erabakitzerakoan: Lausittan, erreka alboan; Belorrieta auzoan; Bainuetxeko bidegorrian; eta Kurtzebarri eskolatik kanposantura bidean, bi.


Poltsak gordetzen dituzten bost edukiontzien kostua 1.250 eurokoa da. Udal arduradunen esanetan proba gisa jarri dituzte eta orain ikusi egin behar emaitzak, gehiago jarri edo ez erabakitzeko. Izan ere, herritar asko gogaituta daude edonon agertzen diren txakur gorotzekin. Hori horrela, orain dela aste bi Bedarreta auzoan bizi diren bizilagun batzuek zenbatu egin zituzten etxe aurreko lorategian zituzten gorotzak, eta zenbakiekin kartelak jarri. 50 metro eskasean, 45 bat zeuden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak