Tubos lantegia egondako eraikina konpontzen hasi dira

Mirari Altube Arrese 2007ko mar. 8a, 12:18

Aretxabaletako iparraldeko sarreran dago Vergara, Jauregui, Resusta y Cia izena daukan eraikina, Tubos de Precision S.Coop. lantegi izandako bulegoak hain zuzen. Eta oraintsu konpontzen hasi dira. Helburua da gero eta egoera eskasagoan dagoen eraikina ez jaustea.

Orain dela urtebete onartu zuen Udalak hitzarmena sinatzea eraikinaren jabe den Ortubos SL enpresarekin. Helburu bakarra zeukan hitzarmen hark eraikina ez jaustea, eta zaharberritze lanak lehenbailehen hastekotan geratu ziren; iaz bertan. Aurretik, baina, tutuak egiten zituen Tubos de Precision kooperatiba elkarteko langileek alde egin behar zuten eraikinetik, eta kontuak kontu atzeratu egin dira lanak.
Otsailean hasi ziren lehen lantxoak egiten, eta laster egoera txarrean dituen teilatua eta hormak berrituko dizkiote. Egin beharreko guztiak jabearen kontu izango dira sinatutako hitzarmenaren arabera.


Vergara, Jauregui, Resusta y Cia lantegia XX. mende hasieran eraiki zuten. Goitik begiratuta gurutze itxura dauka hasierako eraikinak, nahiz eta gero, gela berriak egiterakoan, hasierako itxura galdu. Eusko Jaurlaritzak arkitektura aldetik interesa duten eraikinen zerrendan sartu zuen. Eta industriari dagokion interesa ere badauka XX. mende hasierako herriko industriaren aztarna delako.
Hala ere, berritu ostean ez dakite zer egingo duten bertan. Aurrerago ekipamenduetarako erabiltzeko asmoa dauka Udalak. Baina oraindik ez du erabaki ze eratako ekipamenduak kokatuko dituen bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak