Espainiako txapelketa jokatu eta hirugarren geratu ziren bi aretxabaletarrak bakoitza bere mailan: Zunzunegi hasiberrietan eta Murua infantiletan. Horregatik sailkatu dira mundiala jokatzeko, eta ilusio handiarekin doaz. Munduko trialsinlari onenak izango dira Bartzelonan, batez ere Europako herrietatik etorritakoak, hortaz, lanak ondo egin beharko dituzte aretxabaletarrek. Joan aurretik elkarrizketa egin diegu Goienkarian.