Trialsin mundialerako sailkatuta Aitor Murua eta Unai Zunzunegi

Mirari Altube Arrese 2007ko uztailaren 11

Espainiako estatuko Trialsin Txapelketa jokatzen ibili dira eta biak geratu dira sailkapeneko hirugarren postuan, bakoitza bere mailan. Horregatik uztailaren 28an, Bartzelonako Mataro herrian egingo duten mundialerako sailkatu dira.

13 urte dituen Aitor Muruak infantil mailan jokatzen du, eta 10 urteko Unai Zunzunegik hasiberrietan. Granadan, Murtzian, Badajozen eta Gironan izan dituzte estatuko txapelketako probak eta guztietan bikain jardun dute, lehenengo lau postuen artean sailkatuta. Ondorioz trialsin mundialerako sailkatu dira, eta Bartzelonako Mataro herrira joango dira. Europako onenen artean jardungo dute norgehiagokan.


Domekan, Oiartzunera
Trialsinean ez ezik biketrialean ere ibiltzen da Galartza auzoan bizi den Murua. Hemen ere Espainiar estatuko txapelketa jokatu du, eta bosgarren postuan geratu da sailkapenean: "Ezberdinak dira bi modalitateak, pedala esaterako, jar daiteke lurrean biketrialean, baina neuretako zailagoa da", azaldu digu Muruak.

Horiez gain Open Norte txapelketa dabil jokatzen, eta domekan, hilak 15, Euskadiko Trialsin Txapelketa hasiko du. Oiartzunen da lehen proba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak