Taxien elkarteak proposatutako tarifa guztiak ez ditu onartu udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 2a, 15:05
Udalbatzako sei kide elkartu ziren asteleheneko ohiko osoko bilkuran eta Gipuzkoako taxien elkarteak proposatutako tarifak eztabaidatu zituzten. Astelehenean, hilak 5, ezohiko osoko bilkura egingo dute ordenantza fiskalak onartzeko.

Agitax elkarteak proposatu du indarrean dauden bi tarifak dagoenetan uztea 2010ean, hau da, igoerarik ez aplikatzea. Eta udalbatza ados azaldu zen. Proposatu du, gainera, hirugarren tarifa bat onartzea. Tarifa hori izango litzateke egubakoitzetik zapatura; zapatutik domekara eta jai bezperatik jai egunera aplikatzeko 22:00ak eta 07:00ak bitartean. Ordu horietan egon daitezken segurtasun arazoak eta zerbitzua emateko jende gehiagoren beharra arrazoitu du elkarteak tarifa hori eskatzeko. Eusko Alkartasuna eta Aralar alderdietako zinegotziak, baina ez ziren bat etorri hirugarren tarifarekin, esanaz hiri handietako arrazoiak izan daitezkeela baina ez gure herrikoak. Hala, ezetza eman zioten azken horri.

Astelehenean, zergak

Astelehenean, urriak 5, ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak ordenantza fiskalak onartzeko. Irailaren 26an izandako atxiloketak ere izango dituzte eztabaidagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak