Talo ikastaroa eta ardo dastatze herrikoia antolatu du Loramendik

Mirian Biteri 2008ko ira. 4a, 17:40
Loramendi Euskara Elkarteak ardo dastatze herrikoia antolatu du irailaren 12rako, Mitarte kalean; hilaren 19an, berriz, talo ederrak egiten erakutsiko dute eskarmentua duten talogileek. Azken horretan izena emateko epea hilaren 17an amaituko da.

Ardo dastatze herrikoia, esan bezala, Mitarte kalean egingo dute, 19:30ean. Bi bonu izango dira Euskal Herriko hainbat ardo dastatu ahal izateko. Hiru eurogatik beirazko kopa eta ardo bi eskuratu ahal izango dituzte aretxabaletarrek; hortik aurrera, euro bategatik beste bi ardo probatu ahal izango dituzte.

Talo ikastaroa, berriz, Pagaldaixenian izango da irailaren 19an, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren ostean, afari ederra egingo dute egindako taloekin.

Ekimen horretan izena emateko epea datorren hilaren 17an amaituko da. Interesa duenak Loramendiren egoitzara joan behar du edo 943 77 09 70 telefono zenbakira deitu. Taloak egiten ikasteko ikastaroa doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak