Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aretxabaletako Basabe industrialdean dagoen Copreci enpresaren eraikin batean sutea piztu da gaur 18:30ak inguruan. Ez da zauriturik egon, eta langile guztiek euren kabuz utzi ahal izan dute lantegia. Momentu honetan sutea kontrolpean dago, baina suhiltzaileak eta ertzainak oraindik ere lanean ari dira ezbeharra gertatu den lekuan bertan. Lekukoek emandako informazioaren arabera, makina batek su hartu izanaren ondorioz gertatu da ezbeharra.