Zubillagako suhiltzaileek 22:30ak aldera jaso zuten Basabe industrialdean kea zegoen abisua eta hiru kamioi eta Eibarko beste bat joan ziren. Antza, jatetxeko sukaldeko ke-kanpaian sortu zen sua, arrazoi jakinik gabe. Ke eta aireztatze-hodiak 10 bat metro luze ditu teilaturaino eta barruan zegoen koipeak ere su hartu zuenez, teilatuko estraktorea ere erre egin zen.