Spinningeko irakasle izateko ikastaroa

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 21a, 16:50
Arizmendi ikastolak antolatu du ikastaroa, eta 15 ordukoa da. Aretxabaletako kirol etxean emango dituzte klaseak, eta izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da.

Spinningeko aditua izateko aukera eskaini du Arizmendi ikastolak: saioak egituratu, hobeto komunikatu, urte osoa egituratu, azken tendentziak ezagutu… 15 orduko ikastaroa da, eta hona klase egunak:

- Otsailak 29, egubakoitza, 18:30etik 21:00era

- Martxoak 1, zapatua, 09:00etatik 14:00etara

- Martxoak 7, egubakoitza, 18:30etik 21:00era

- Martxoak 8, zapatua, 09:00etatik 14:00etara

Ikastaroa emango duten irakasleak izango dira: Itziar Ormaetxea (spinning irakaslea), Gorka Zabala (spinning irakaslea), Patxi Torres (spinning irakaslea), Alberto Garai (kirol medikua) eta Dabid Berezibar (Soin Hezkuntzan lizentziatua eta spinning irakaslea).

Argibide gehiagorako edo izena emateko deitu honako telefono zenbakira: 943 79 03 14. Edo idatzi mezu bat hurrengo helbidera: dberezibar@gmail.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak