Serbitzu enpresak jarraituko du herria garbitzen

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 26a, 14:12
Ohiko osoko bilkura egin zuen udalbatzak irailaren 24an. Ohiko lehenengoa izan zen, eta ekainean kargua hartu zuten zinegotzi guztiak elkartu ziren, hamar. EAEko kide batzuk ere izan ziren, 'Atxabaltarron erabakia errespetatu' zioen kartelarekin.

Leintz Udal euskaltegira joango diren udalbatzako ordezkariak aukeratu zituzten lehenengo: Inaxio Garro alkatea eta Lore Martinez eta Edorta Mendieta EAko zinegotziak. Auzoetako zinegotzia, ostera, Joxe Anjel Antxia proposatu zuten. Hautaketak onartzeko bozketa egindakoan Aralar eta EAko zinegotziak alde azaldu ziren, bost; eta EAJkoek, PSE-EEkoek eta Ezker Batukoak abstentzioaren alde egin zuten, beste bost.

Herriko kaleak hurrengo zortzi urteotan zeinek garbituko dituen ere erabaki zuten. Enpresa bi aurkeztu ziren lehiaketara: Cepsa eta orain dagoen Serbitzu. Eskaintza ekonomikoa, zerbitzuaren ezaugarriak eta beste zehaztasun batzuk hartu dituzte kontuan erabakia hartzeko, eta Serbitzuri ematea erabaki zuten.

Eta bukatzeko Udala eta Foru Aldundiaren artean hitzarmen bi egitea onartu zuten. Batetik etxebizitzaren zergaren gainekoa, hemendik aurrera Udalak kobratu dezan IBI deritzaion zerga; eta bestetik, zergen gaineko argibideak emateko, herritarrek egiten dituzten mugimenduen berri (etxe salmenta...) izan dezan Udaleko kontuhartzailetza sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak