Seinaleak jarri dituzte kaleetan eta auzoetan

Mirari Altube Arrese 2009ko apirilaren 29a

Herriko kaleetan seinaleak jartzen ibili dira azken asteotan. Bi eratako seinaleak jarri dituzte: batzuek Urkulu urtegira, auzoetara eta beste hainbat tokitara nondik jo bideratzen dute; eta besteek, tokia zehazten dute, Arratabe jauregia edo Andre Mariaren Jasokundea parrokia, esaterako.

Eusko Jaurlaritzak gomendatutakoak dira turismo alorreko seinale horiek eta 27.152 euroko aurrekontua izan dute –jartzea barne–. Martin Garai udaltzain buruaren esanetan hemendik aurrera Urkulu ezagutzera datozenak galdu barik joan ahal izango dira bertaraino. Gainera, non aparka daitezkeen autoak ere zehaztu dute –Bainuetxeko indrustrialdean–, gero bidegorritik gora oinez joateko.

Iazko martxoa eta uztaila bitartean herriko baserri guztiei jarri zizkieten izenak eta orain herri barruan eta auzoetan jarri dituzte seinaleok. Honekin bukatutzat eman du Udalak seinaleztapen prozesua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak