Azoka honen helburuetako bat lehengo lanbide eta ohiturak batez ere gaztetxoenei ezagutaraztea izaten da. Aurten, nobedade bezala artilearen prozesua guztia ikusteko aukera egon da. Portaloi aurrealdeko plazatxoan ardiei ilea moztu eta artilearekin koltxoi bat egin zuten, adibidez.
Zetreria postua
Zetreria postura hurbildu zirenek susto ederra hartu zuten arrano handi batek ihes egin zuenean. Azkenean, baina, bere tokira itzuli zen hegaztia.
Arrasateko taldeak
Kanpotik etorritakoez gain herrikoak ere egon dira azokan. Taila elkarteak udaletxe azpian jarri zuen postua, adibidez. Bero larregi egin zuen arren, arratsalde partean jendea ibili zela adierazi ziguten. Denak pozik, hortaz, antzinako azokan.