Sare sozialen bitartez jarrai daiteke KZgunearen jarduna

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 16a

Aretxabaletako KZgunearen gaineko kontuak sare sozialen bitartez jarrai ditzakete orain erabiltzaileek. Facebook –www.facebook.com/aretxabaletakz– eta Twiter –twitter.com/aretxabaletakz– sareetan aurkituko dituzte KZguneko kontu guztiak.

Sare sozialak ezagutu eta beste hainbat ikastaro egiteko arratsaldetan dago zabalik Markole auzoan dagoen KZgunea apirilean (16:00-20:00). Hona egingo dituzten ikastaro batzuk: Interneten gainekoa, astelehenean hasi eta hilaren 30era artean (18:00-20:00); Google Maps zelan erabili jakiteko, martitzenean (16:00-18:00); eta Twitter sarearen gainekoa, hilaren 26an (16:00-18:00).


KZgunean, gainera, Izenpe txartela eta ONA txartela eskura daitezke, administrazioarekin eta hainbat erakunderekin gestioak egiteko oso baliagarriak. Eta bi txartel horiek erabiltzen erakusteko ikastaro bereziak eskainiko dituzte (bi ordukoak). Aitor Madrid dinamizatzaileak jakinarazi du ONA txartela apirileko egubakoitzetan bakarrik lor daitekeela (16:00-18:00).


Gainera, IT txartela eskuratzeko azterketak egongo dira egunotan. Argibideak gura dituenak KZgunera dei egin dezala (943 25 23 51) edo mezua bidali –tutor.aretxabaleta@kzgunea.net–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak