Aretxabaletako iparraldeko sarrera, hau da, Arrasatetik datorren bidea itxita dagoelako hartu du erabaki hori Udalak. Izan ere, herriko iparraldera joateko bide bakarra da Santa Kurtz kalea, eta zirkulazioa samurtu gura du norabide bakarrekoa jarrita. Udalak ez du zehaztu gura izan Santa Kurtz kalearen gaineko erabakia betiko izango den edo herriko iparraldeko sarrera itxita dagoen bitarterako bakarrik –gutxienez hiru hilabete–.
Basabe bidetik Ilargi plazara ezin
Mitarte kalea egunotan zabalduko dute eta iragarritako moduan zamalanak egiteko bakarrik izango da. Gainera, Mitarte eta Durana kaleen artean jarritako piboteak ez dituztela kenduko zamalan orduetan ere iragarri dute udaltzainek. Hortaz, Basabe bidetik ezingo da Ilargi plazarantz hartu, Durana kaletik aurrera joan beharko dute derrigorrez. Eta Mitarten zamalanak egiten dituztenek Ilargi plazatik joango dira.