San Migel jaiak hasteko gertu

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 25a, 15:12
San Migelen omenez antolatutako jaietan sasoi bateko euskal jaietako giroa izango da. Beste ekitaldi batzuen artean bertso jaialdia, azoka, zanpantzarrak, bolo txapelketa, herri kirolak eta Benito Lertxundiren omenezko kontzertua izango dira.

Hona egitaraua:

Egubakoitza, 25

- 18:00, Erretiratuendako luncha eta dantzaldia Basotxon.
- 18:00, PuzgarriaK Durana kalean.
- 19:00, Buruhandiak Aretxabaletako trikitilariekin.
- 19:30, Bertso Jaialdia, Arkupe kultura etxean. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita, Jokin Labaien eta Jon Maia. Gai jartzailea: Beñat Zamalloa.
- 22:30, Kontzertua herriko musika taldeekin Herriko plazan. Taldeak: Scam, Krisis eta Denial.

Zapatua, 26

- 10:00, Diana, Aretxabaletako txistulariekin batera.
- 10:00-14:00 Artisau feria eta Azoka ekologikoa Durana kalean.
- 10:00, Goiz osoan Tril emakume taldeak antolatuta talo-txosna Pagaldai tabernan.
- 11:30, Leizarra musika eskolako trikitilariekin kalejira.
- 12:45, Txalapartariak.
- 13:00, Zanpantzarrak.
- 14:30, Herri bazkaria Herriko plazan.
- 19:00, Larrin-dantza Durana kalean.
- 19:30, Debagoieneko III. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena Herriko plazan.
- 22:30, Baleike musika taldea Herriko plazan.

Domeka, 27

- 11:00, DIANA Haizedoinuak gaitariekin.
- 13:00, Herri kirolak Herriko plazan.
- 16:00, Mus txapelketa Herriko plazan.
- 16:00, Arlutz xake elkartearen eskutik 16 urte azpikoendako xake txapelketa.
- 17:30, Trialsin erakustaldia Andramari plazan.
- 19:00, Mikel Deunaren omenezko kontzertua Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik. Benito Lertxundiren bizitza eta kantak. Eguraldi ona eginez gero Herriko plazan, bestela Iturrigorri frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak