San Migel jaiak hasteko zain daude herritarrak

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 27a, 14:24
Bihar, irailak 28, hasi eta domeka ilunkarara bitartean ospatuko dituzte aretxabaletarrek San Migel jaiak. Produktu biologikoen azoka eta artisau feriaren inguruan antolatutako jaietan euskal giroa izango da nagusi.

Hona Udal jai batzordeak gertatutako egitaraua, Loramendi dantza taldearen, Loramendi euskara elkartearen eta Arlutz xake taldearen laguntzarekin:

Irailaren 28a, egubakoitza:

- 19:00etan, buruhandiak txistulariekin.

- 19:30ean, eusko diskoteka, Herriko Plazan.

- 22:30etan, eusko diskoteka, Herriko Plazan.


Irailaren 29a, zapatua:

- 10:00etatik 14:00etara, XIII. produktu biologikoen azoka eta artisau feria, Durana kalean.

- 10:00etatik 14:00etara, taloak Pagaldaixenean, Mitarte kalea.

- 10:30ean, txistularien diana.

- 11:30ean, Leizarra musika eskolako trikitilariak.

- 12:30ean, txalapartariak.

- 12:30ean, Etxarriko zanpantzarrak.

- 14:00etan, Bilboko gaitariak.

- 14:30ean, herri bazkaria, Herriko Plazan. Bertsolariak, umeen txokoa, koadrilendako jolasak… Eta bazkaldu bitartean Donostia kantuz taldea.

- Bazkalostean, Zurgaia herri kirolak.

- 18:00etan, buruhandiak gaitariekin.

- 19:00etan, Larrin dantza, Durana kalean.

- 22:00etan, Aukeran dantza taldearen Bideak ikuskizuna, Iturrigorri pilotalekuan.

- 00:00etatik 03:00etara, borondatezko alkoholemia kontrola, Mitarte kalean.


Irailaren 30a, domeka:

- 11:00etan, diana Basauriko Haizedoinu gaitariekin.

- 13:00etan, herri kirolak, Herriko Plazan.

- 16:00etan, XV. San Migel mus txapelketa.

- 16:00etan, I. San Migel xake txapelketa.

- 17:00etan, Iruñako alde zaharreko erraldoien konpartsa.

- 19:00etan, Mikel deunaren kontzertua, Iturrigorri frontoian; Aretxabaleta Abesbatza, Leizarra musika eskolako musikariek lagun eginda.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak