San Migel jaiak aste bukaeran

Usoa Agirre 2010ko ira. 24a, 13:14
Hemen duzue Aretxabaletako San Migel jaietako egitaraua:

Egubakoitza, 24

18:00 Erretiratuei eskainitako LUNCHA eta DANTZALDIA, Basotxon.
18:00 Malas Compañias antzerki taldeak OILASKOETXEA delako KALE ANIMAZIOA egingo du.
18:00-00:00 Udaletxe zaharrean, gazte ekimenaren TURBOTABERNA eta TONBOLA.
19:00 Leizarra musika eskolako TRIKITILARIEKIN batera BURUHANDIAK irtengo dira.
22:30 SCAM, CRISIS, NEALTA FOLA eta MATXINBRADA taldeen KONTZERTUA Arlutzeko kantxan.

Zapatua, 25

10:00 DIANA, txistulariekin.
Goiz osoan zehar, Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA egongo da Pagaldai tabernan.
Egun osoan zehar, TURBOTABERNA udaletxe zaharrean.
10:00-14:00 ARTISAU FERIA eta XVI. AZOKA BIOLOGIKOA izango dira Durana kalean.
11:30 Leizarra musika eskolako TRIKITILARIEK kaleak animatuko dituzte euren musikarekin.
12:45 TXALAPARTA Durana kalean.
13:00 ZANPANTZARRAK Durana kalean.
14:30 HERRI BAZKARIA izango da Herriko Plazan.
17:00 Leizarra musika eskolako TRIKITILARIAK kaleetan barrena.
19:00 LARRAIN-DANTZA egingo dute Durana kalean.
19:30 BERTSOLARIEN emanaldia Herriko Plazan: SEBASTIAN LIZASO, IGOR ELORTZA, JON MAIA, IRATXE IBARRA eta ESTITXU AROTZENA.
22:30 DANTZARI MUSIKA TALDEAK emanaldia egingo du Herriko Plazan.
23:30 BOLO TXAPELKETA jokatuko da, honako sariekin:

  • 1. saria: 100 euro, garaikurra eta txapela.
  • 2. saria: 70 euro.
  • 3. saria: 50 euro.
  • 4. saria: 30 euro.

00:00-03:00 Borondatezko ALKOHOL PROBA Durana kalean.

Domeka, 26

11:00 DIANA, Basauriko Haizedoinuak taldearekin.
13:00 HERRI KIROLAK Herriko Plazan.

  • 1. atala: aizkolariak (Ernesto Ezpeleta Bihurri, Hodei Ezpeleta, Jesus Gisasola Zelai II.a, Ioritz Gisasola Zelai III.a); Iparraldeko jokoak (Karlos Aretxabaleta); harri-jasotzailea (Joseba Ostolatza).
  • 2. atala: norgehiagoka
  • 3. atala: motozerra erabiliz irudi bat egitea.

16:00 XVIII. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA Herriko Plazan. Izenematea 15:15etik 15:45era, 20 eurotan.
16:00 Arlutz Xake Elkartearen eskutik III. SAN MIGEL SUB 16 XAKE TXAPELKETA Herriko Plazan.
19:00 ARETXABALETA ABESBATZA Herriko Plazan. P. Jose Arrue konpositore aretxabaletarra hil zela 50 bete direla-eta omenaldia jasoko du. Horrez gain, euskal kantutegiko eta munduko abestiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak