San Kanuto batzuentzat Aretxabaletako egutegiko jai egunetako bat bihurtu da ia. Aurten ere jende askok esku hartu du ekitaldietan. Zapatuan, bolo txapelketa, herri bazkari jendetsua, antzerkia, jokoak, Orkestra Nazionalak girotutako kalejira, kontzertuak eta beste egin zituzten.
Oso harrera ona izan zuten antolatutako ekitaldiek eta gustura gelditu ziren antolatzaileak.