San Juan eguneko garo-sorten ohitura berreskuratu dute

Asier Alkorta 2010ko eka. 24a, 19:22
San Juan eguna gaur, goizean goizetik Aretxabaletako etxe atari guztietan garo sorta bat topatu dute bizilagunek. Urteetan galduta egon da ohitura, orain berreskuratu egin dute.

Garo usaina zen nagusi gaur Aretxabaletako kaleetan, eta ez zen gutxiagorako, etxe atari guztietan sorta ederrak ikuszitezkeen-eta. Arima txarrak uxatzeko usadio hau aspaldikoa da, nahiz eta galduta egon den. Orain dela hamar urte ordea, Jesus Mari Otxoa herritarrak
usadioa berreskuratu nahi izan zuen.

Herria apaintzeko, gau guztia behar izan dute, lan nekeza benetan. Baina horren aurretik garoa preparatu beharra dago. Ez da, gainera, berreskuratu duten usadio bakarra...

Herritarrek orokorrean ongi hartu dute ekimena. Nahiz eta denek ez duten ulertzen zertan den usadio zahar hau.

Gaur egun guztian zehar egongo dira etxeetako atariak garoekin atonduak. Eta urte betez arima txarrak Aretxabaletatik urrun ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak