Hain zuzen, arrauna egiteko hiru makina dituzte salgai, 200 eta 560 euro artean; korrika egiteko zinta bi, 950 eurotan bakoitza; hiru bizikleta, 750 eta 1.850 euro artean; MAG Reclimber izenekoa, 250 eurotan; Magnetic Steeper makina, 1.315 eurotan; eta eliptiko bi, 1.175 eta 1.150 eurotan.
Ikusgai urriaren 15era arte
Aretxabaletako Udal Kirol Zerbitzutik jakinarazi dute dagoeneko ikus daitekeela esandako materiala. Interesa dutenek urriaren 15a baino lehen ikusi ahalko dute. Horretarako, udal teknikari Asier Muxikarekin jarri beharko dute harremanetan. Hiru bide daude horretarako: Iralabarri kalean dagoen kirol bulegora bertara joatea, 943 71 10 27 telefono zenbakira deitzea edo kirola@aretxabaleta.net helbidera idaztea.
Makina bakoitzaren gaineko eskaintza egin ahalko da. Horiek aurkezteko orriak eskura daude kirol bulegoan. Behin epea itxita, eskaintza guztiak batu eta onenari esleituko diote eskatutakoa. Materialaren garraioa eroslearen kontura doala eta fakturak egingo direla azaldu dute.