Atsedenera huts eta huts berdinduta iritsi ziren; baina, bigarren zatiko hamargarren minuturako, Ordiziako taldea 1-0 aurreratu zen markagailuan. Handik aurrera, etxeko taldea gehiago izan zen eta ordu erdi geroagoa bigarren gola egin zuen. Igor Arenazak, emaitza justua izan zela azaldu du. Orain, datorren astean, etxean, Berioren aurka jokatuko duten neurketa gertatzen hasi behar direla esan digu. Etxean irabaztea beharrezkoa izango da goian mantentzeko.