Bartzelonako Duran upategiko cava ekarri du UDAk herritarrei eskaintzeko. Hala, kopatxoa probatu ondoren erosi gura izanez gero 6 eurotan jarriko dute salgai botila. "Aparteko cava" dela jakinarazi dute jaialdiaren antolatzaileek eta "adituek ere hala izendatu dutela".
Cava beharrean ardoa gurago dutenek, Arabar Errioxako Luis Alegre upategiko ondua hartzeko aukera izango dute okela mokadutxoarekin batera.
Iaz legez, Gabonetako loteria atera du UDAk eta bihar salgai izango dute plazan.