Saihesbidea itxita egongo da gauez autobideko lanak egiteko

Mirari Altube Arrese 2008ko uzt. 14a, 15:09
Gaur, uztailak 14, hasi eta 19ra bitartean itxi egingo dute GI-627 errepidea 22:00etatik 06:00ra bitartean Aretxabaletako iparraldeko sarreran. Arbizelaiko zubia egiteko babes-atariak jartzen dabiltza Ulma enpresako langileek.

AP-1 autobidearen Arrasate eta Aretxabaleta artean egiten dabiltzan Arbizelaiko zubiaren taula jarriko dute astean. Eta segurtasun baldintzarik egokienetan jartzeko itxi egingo dute GI-627 errepidea, hau da, Aretxabaletako saihesbidearen iparraldeko sarrera: 32,450-32,560 kilometro puntuen artean. Zirkulazioa herritik bideratuko dute.

Babes atariak jarriko dituzte langileek, Arbizelaiko zubia osatuko duen 123 metroko taula jartzeko gero. Atariek 6 metroko altuera izango dute eta 110 metroko tartean jarriko dituzte. Zubiak 408 metro izango ditu guztira, eta horietatik 151 metro dagoeneko eraikita daude. Uztailean 123 metro jarriko dituzte, eta abuztuan geratzen diren 134 metroak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak