Sahararren aldeko krosa etzi

Mirari Altube Arrese 2010eko maiatzaren 21a

Herri sahararraren aldeko Are-Krosa egingo du Iesbaa taldeak domekan, hilak 23. Hirugarren aldiz antolatu du eta herritarrek, takarradan eginez, sahararren eskubideak aldarrika ditzaten gura dute antolatzaileek.

Helduek hiru buelta

Domekako hitzordua udaletxe parean da. Hiru lasterketa egingo dituzte bertatik hasita eta adinaren arabera banatuta (10:30): 8 urte artekoak; 8 eta 12 urte artekoak; eta helduak. Hona helduek egingo duten ibilbidea: Herriko Plaza; Errekabarren kalea; Andramari auzunea; Mitarte kalea; Santa Kurtz kalea; Otalora kalea eta Herriko Plazan helmuga. Ibilbide horri hiru buelta eman beharko dizkiote helduek, 4.500 metro inguru; gaztetxoek, ostera, ibilbide motzagoak izango dituzte.

Lasterketa horietarako dortsalak dagoeneko salgai dituzte La Caixan 3 euroren truke. Egunean bertan ere izena eman ahal izango dute, korrikalariek hasiera puntuan jarritako mahaian, eta dortsalak erosi (10:00).

Giza eskubideen aldarria

Iesbaa elkarteak ekitaldian parte hartzera animatu gura ditu herritarrak, giza eskubideen aldeko aldarria delako: "Herri sahararra 35 urtean bananduta bizi izatera behartu dute, giza eskubideak errespetatu barik".

Era berean, diruz lagundu gura duten herritarrek kontuak dituzte zabalik La Caixan eta Euskadiko Kutxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak