Sahararen gaineko bideo dokumental zikloa antolatu du Iesbaa elkarteak

Iker Barandiaran 2007ko api. 18a, 10:49
Gaur, eguena, film bat, eta hilaren 26an, beste bat emango dituzte, Iralabarriko etxabeetan.

Filmak eta mahai inguruak

Iesbaa elkarteko Olaia Sagredok azaldu digu, orain dela bizpahiru aste ume sahararrak hartzeko ekimenarekin lotuta, Euskal Herrian egindako Basamortuko irribarreak filma eman zutela.

Hala, Sahararen gaineko kontzientzia pizteko eta hango kontuak hobeto ezagutzeko, film gehiago ematea erabaki dute. Horren gaineko lan dezente dituztela argitu du Iesbaak.

Gaur, eguena, emango duten Las cubarauis lanean, hainbat sahararrek bizi dutena azalduko dute. Hala, hainbat gazte 12 bat urterekin Cubara joan ohi dira ikastera, eta, 24 urterekin, bueltan dira euren jaioterrian. Nerabezaro guztia herrialde zeharo desberdin baten igaro ondoren, aldaketa handia da hori eurendako.

Umeak, erbestea eta beste

Datorren asterako, berriz, Maria Jesus Alvaradok zuzendutako La puerta del Sahara emango dute. Film horretan, sahararren erbestea eta bizileku dituzten kanpamenduak deskribatzen saiatu dira. Tartean, Valle Cisneros gotorleku ezagunaren azken irudiak ere jaso zituzten, Marokoko gobernuak bota aurretik –hala egin zuen horren gaineko irudiak ez jasotzeko. Emanaldien ostean, mahai inguruak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak