Maiatzaren 9an, zapatua, egingo dute Herriko Plazatik irtenda (18:30) eta sei kilometro izango dira. Lasterketa, baina, ez da izango eguneko ekitaldi bakarra. Goizean (11:00) cous-cous jakia zelan gertatu ikastaroa egingo dute Urbaltz elkartean. Eta gero bazkaltzera geratuko dira guztiak. Ikastaroa 10 euro izango da.
Begirale bila udarako
Bestalde, Iesbaa eta Nubi elkarteek begiraleak behar dituzte Argeliako Tindouf herriko errefuxiatuen kanpamenduetatik etorriko diren umeekin egoteko. Ume horiek bi hilabete pasatuko dituzte Lasturren (Deba) eta egonaldian lagun izateko boluntarioak behar dituzte. Bakoitzak ahal duen denbora ematea nahikoa dela diote antolatzaileek eta esperientzia berria bizi izango dutela iragarri. Interesatuek elkarteetako arduradunekin egin dezatela berba (626 63 91 64 edo 685 72 48 17) edo iesbaa@gmail.com helbidera idatzi.