Sahararen aldeko krosak kolorez jantzi zuen herria

Goiatz Arana Begiristain 2010eko maiatzaren 24a

Parte-hartzaile kopuru xumea izan du aurtengo Are-Krosak: 16 lagunek parte hartu dute helduetan; eta, 10 inguruk, haurretan. Herriko Iesbaa taldeak antolatzen du krosa, herri sahararraren alde, eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da.

10:30ean hasita eta udaletxe paretik abiatuta, herriko plaza, Errekabarren kalea, Andramari auzunea, Mitarte kalea, Santa Kurtz kalea eta Otalora kalea zeharkatu zituzten parte-hartzaileek, atzera ere herriko plazara bueltatzeko. Ibilbide hori hiru bider egin zuten helduek –4.500 metro inguru, orotara–, aldiz, haur eta gazteek ibilbide motzagoa egin zuten. Aretxabaletako lasterkariak ez ezik, Arrasate, Bergara eta Hernanikoak ere bazeuden, baina herri bertakoak izan ziren azkarrenak: Beñat Armendia helduetan, eta Josu Aizpurua haurretan. 

Helburuak

Herritarrek, takarradan eginez, sahararren eskubideak aldarrikatu zituzten atzo, beste behin; eta diruz ere lagundu zieten, lasterkariek eta beste hainbat eta hainbat lagunek erositako dortsalekin ateratako dirua –hiru euro, dortsal bakoitzeko–, Saharako herriari laguntzera bideratuko delako.

Iesbaa elkartetik datorren urterako deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak