Jasotako dirua AFAPREDESA elkartearendako izango da, hau da, desagertu eta preso sahararren familiendako. Diruz lagundu gura dutenek, gainera, Euskadiko Kutxan eta La Caixan kontu bana dituzte.
Sei kilometroko ibilbidea
Lasterkariek Herriko plazatik irtengo dute (18:30) eta sei kilometroko ibilbidea egin. Hona: Herriko plaza-Errekabarren-Andramari auzunea-Araba ibilbidea-Bizkaia kalea-Loramendi kalea-Arkarazoko bidegurutzea-bidegorria (Copreci parean)-Basabe poligonoa-Geltoki plaza-Basabe bidea-Durana kalea-plaza. Hiru buelta eman beharko diote ibilbide horri helduek.
Ume eta gaztetxoek helduen aurretik egingo dute takarradan eta ibilbidea motzagoa izango da horiendako: Herriko Plaza-Errekabarren-Ilargi plaza (Eroski aurrea)-Durana kalea-Herriko plaza. Baina Mitarte kaleko lanak direla-eta Eroski aurrea itxita badago Andramari auzunetik egin beharko dute buelta.
Kux-kuxa gertatzeko ikastaroa
Krosa, baina, ez da izango eguneko ekitaldi bakarra. Goizean (11:00) kux-kux jakia zelan gertatu irakasteko asmoa daukate Urbaltz elkartean (10 euro). Horretarako taldetxoa osatzea gura dute eta aurrez jakinarazi behar da mezu bat bidalita (iesbaa@gmail.com) edo telefonoz deituta (626 63 91 64). Saharar bat etorriko da irakastera eta ondoren bazkaltzen geratuko dira guztiak. Gainera, Saharan bizi duten gatazkaren gainean jarduteko aprobetxatuko dute bazkalordua.