Sahararako jostailu batzea bihar bukatuko dute jaialdia eginda

Mirari Altube Arrese 2008ko abe. 12a, 11:49
Jaialdia egingo dute bihar, abenduak 13, Iturrigorri pilotalekuan Algara ludotekak eta Iesbaa elkarteak. Azaroan abian jarritako jostailu batzea bukatuko dute jaiarekin.

Saharako umeak bizi diren Tindouf hiriko kanpamenduetan ludoteka egiteko asmoarekin jostailuak batzen ibili dira Algara ludotekan. Iesbaa elkartearekin batera abian jarritako egitasmoa da, eta biharko jaialdiarekin bukatuko dute. Iturrigorri frontoian izango da (17:00-19:30) eta hona iragarri dituzten ekitaldiak: argazki erakusketa, henna tailerra, apainketa tailerra, txokolate beroa eta dantzaldia Kanpanolue taldearekin. Txokolatea hartzeko euro bat eskatuko dute, eta batutako dirua ludotekarako margoak erosteko izango da. Datorren astean, ostera, batutako jostailuak sailkatu eta kutxetan sartuko dituzte.

Izenaduba parkera irteera

Algara ludotekak eta Gazteria Sailak Mungiako Izenaduba parke mitologikora irteera antolatu dute 4 eta 6 urte arteko umeendako. Eskoriatzako eta Aretxabaletako umeak joango dira, eta 30 lagunendako daukate lekua; gurasoek ere eman dezakete izena baina umeek izango dute lehentasuna. Abenduaren 22an da eta prezioa 10 euro. 


Bestalde, 7 eta 12 urte artekoendako Bilboko Gabonetako parkera antolatu dute irteera. Hilaren 23an da eta prezioa 10 euro.


Nahiz batera nahiz bestera joan gura izanez gero izena aurrez eman behar da Algara ludotekan edo Gazteria Sailean. Azken eguna eguena da, hilak 18.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak