Saharako umeak hartzeko deia egin du Iesbaak

Mirari Altube Arrese 2007ko mar. 9a, 13:18
Saharako umeek uztaila eta abuztua gure artean pasa dezaten herritarren laguntza eskatu du Iesbaa elkarteak.

Oporrak Bakean programa jarri dute abian aurten ere Sahararen aldea lanean dabiltzan eskualdeko elkarteek. Saharako umeek uztaila eta abuztua gure artean pasatzea du helburu programak.


Gure herrian Iesbaa elkarteak egin du umeak hartzeko deia, eta jakinarazi digu umeek dituzten osasun arazoetan laguntzea dela helburua: "Mediku azterketa egiteko aukera eskaintzea gura dugu, eta bi hilabetetan elikadura orekatua izatea", dio Iesbaako arduradun den Olaia Sagredok. Gainera, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan 55ºC arteko tenperaturak izaten dituzte uda partean.
Horretarako, baina, herritarren laguntza behar dute umeok etxeetan hartzeko. Horren berri emateko berbaldia egingo du Iesbaa elkarteak martxoaren 22an, eta Arantza Gurmendi aktorearen dokumentala eskainiko du.

Hala eta guztiz baten batek argibide gehiago gura izanez gero edo umea hartzeko izena eman, hona telefono zenbakia: 626 63 91 64.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak