Realeko beteranoak nagusitu ziren Luceroren aldeko lagunarteko txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mai. 31a, 23:15
Realeko beteranoak nagusitu ziren zapatuan, emaitza gutxienekoa izan zen lagunartekoan. Aretxabaletako taldeak ohorezko infantilen taldeko delegatua zen Luis Luceroren aldeko omenaldia antolatu zuen, Aita Menni ospitaleko egonaldiko gastuei aurre egiten laguntzeko.

Sasoi bateko futbol jokalariak izan ziren, hortaz, Ibarran. Lehenengo lehian UDA eta Eibar lehiatu ziren. Partidua 0-0 amaitu zen; ondoren penaltiak bota zituzten berdinketa apurtzeko. 

Omenaldia

Bigarren lehiaren aurretik omenaldia egin zioten Lucerori. Infantil mailako jokalariek pasilloa egin zioten, eta kamiseta bat eman zioten jokalari guztien sinadurarekin; Realak eta Eibarrek oroigarri bana eman zioten, eta UDAk lore sorta.Ondoren partiduekin jarraitu zuten. Eibarrek 0-1 galdu zuen Realaren aurka. Eta UDAk eta Realak 1-1 berdindu zuten. 

Pozik ekitaldiak izandako erantzunarekin

Zapatu arratsaldean bero handia egiten zuen arren, zaleak joan ziren sasoi bateko izarrak ikusi, eta bide batez Luceroren aldeko ekitaldian parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak