Puntu batekin etxeratu da UDA

Goiatz Arana Begiristain 2009ko abu. 31a, 12:40
Berdinketarekin amaitu zen atzo, domeka, Lagun Onak eta UDAren arteko norgehiagoka eta ez zen golik izan (0-0). Azpeitikoek joko oldarkorra erakutsi zuten, baina Aretxabaletakoek bikain eutsi zioten.

23 urteren ondoren, UDAk hirugarren mailan jokatzen zuen lehen partidua izan zen atzokoa eta ez zen batere gaizki joan. Aurkari gogorra zuen inondik ere –aurreko denboraldian txapelduna izan zen Langun Onak– baina ez zion golik egiten utzi. Aretxabaletako mutilak txukun aritu ziren oso, jarrera ona erakutsi zuten eta defentsa lan bikaina egin zuten, nahiz eta pare bat aukera on galdu. Azpeitiarrek ohikoa duten joko erasokorra egin zuten, baina egindako ahaleginak ez zuen nahiko luketen fruiturik eman.

Neurketa bukatuta, gustura zen UDAko entrenatzaile Igor Gordobil: "Taldea oso ondo aritu da eta pozik gaude. Hirugarren mailan jokatzea ezberdina da eta baditugu hobetu beharreko hainbat gauza –luze jokatzen da eta fisikoki asko exijitzen da–, baina gaurko berdinketa emaitza ona da guretzat eta konfiantza irabazten lagunduko digu".

17 fitxa zituen taldeak baina araudiak 16rekin geratzera behartu du eta Eriko fitxa barik geratu da. "16 urteotan lan handia egin du eta puntu hau berari eskaini nahi diogu", esan digu Igor Gordobilek.

Datorren aste bukaeran, Leioan jokatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak