Puntu barik itzuli da UDA Amorebieta liderraren zelaitik

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urtarrilaren 24a

Emaitza (2-0) alde batera laga eta liderraren aurka UDAko jokalariek erakutsitako jarrera nabarmendu dute taldeko arduradunek.

Sailkapeneko liderra da Amorebieta eta aste bukaeran beste hiru puntu lortu ditu igoerarako bere lasterketan. Aretxabaletarrak porrotarekin itzuli dira Zornotzatik, baina eman beharreko guztia eman izanaren uste sendoarekin. "Itxura ona eman genuen, eta nahiko zapore onarekin amaitu genuen norgehiagoka", esan du Igor Arenazak.
     Norgehiagoka hasi eta ordu erdira iritsi aurretik egin zuen Amorebietak lehenengo gola. Bigarren zatia hasi eta gutxira, berriz, bigarrena. "Lehenengoa jokaldi zalantzagarri batean, eta bigarrena gure hutsegite baten ondorioz", azaldu du Arenazak. Aretxabaletarrek penaltia ere izan zuten, baina ez zuten aprobetxatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak