Aralar, EA eta Eusko Abertzale Ekintzak sinatutako Gobernu onerako hitzarmena "ez dela ezertan geratu" esan du oharrean, eta gaineratu: "EAE atzeko atetik gobernura sartzeko izan da, eta Aralar eta EA bahituta ditu Udaleko beste kide batzuk jasaten duten indarkeria eta jazarpena gaitzesteko orduan". Alkatea salatu dute gainera, emandako berba ez duelako bete: "Konpromisoa hartu zuen eta bermatu, sinatutako hitzarmenak indarkeriaz egindako ekintza guztiak gaitzetsiko zituela, baina momentuz isilik daude". Eta salatu du Udal gobernuak oraindik ez duela gaitzetsi PSE-EEko zinegotziek etxean izandako erasoa, pintada eta pankarta mehatxagarriak hain zuzen.
100 egun osteko balorazioa
Udala eratu zenetik 100 egun pasatu direnean balorazioa ezin txarragoa dela esan dute: "Ez dakigu zein politika diseinatuko dituzten herriak dituen arazoak konpontzeko. Programa bako gobernua da, eta proiektu garrantzitsuak geldi daude erabakirik hartzeko gai ez direlako". Eta bukatu du esanaz, gutxiengoan dagoen gobernua dela, oposizioarekin parekatuta dagoena, bost zinegotzi bakarrik dituztelako.
Astelehenean, mozioa
Udal gobernuko kideek ez dute adierazpenik egin gura izan, baina astelehenean ezohiko osoko bilkura egingo dute mozio bat aurkezteko.